Feeds:
Entradas
Comentarios

Archive for the ‘Nere gauzak’ Category

kaixo danoi!! blog honen idazle eta jabea naiz, Leire Eguiluz. Behin batxillergoa eta selektibitatea amaituta Euskal filologia ikasten hasi naz, eta horren emaitza, blog hau daukazue, teknologia berrietarako irakasgairako sortua.

Euskararekin erlazio zuzena daukan karrera unibertsitarioa aurrera eramatea izan dut gogoko betidanik euskara eta honek dakarren kultura maitatu izan dudalako. Hala ere, irakaskuntzan lan egitea gustatuko litzaidake eta honek aukera emango zidakeen. 

Ikasketaz aparte baditut nere barneko sekretutxoak, hala nola, rock eta euskal musika kontzertuetara joateko joera, mendira igotzekoa eta liburuak irarkurtzekoa. kirola praktikatzea ( txirrindularitza, eskalatzea eta igeriketa) gustoen daukadan ekintzetakoa bat da baina umeekin monitoretza lana egitea ere gustokoa dekot.

Aurten, lanean nabil umeekin, arratsaldero klasea emoten diet auzoko akademia baten eta espero dot, hainbat urtetan zehar jarraitzea. Hortaz aparte, auzoko gazte talde bateko kidea nazenez  hainbat ekintzetan parte hartzen dot: kalejiretan, umeentzako tailerretan, antzerkietan, jaietan eta abarretan.

Besterik gabe, nere agurrik zintzoena zintzilikatzet dizuet blog hontan. aio

Anuncios

Read Full Post »

” MAITIA “

Behin, zu zeunden parke horretan

beste neskaz ametsetan

horrela da……………


Ni, zure alboan eserita

ta bihotzean ekaitza

zergaitik ba……..?

MAITASUNA

NERE BARNEAN PIZTU AHAL DA

HEMEN BAZAUDE MAITIA

MAITIA……………


ITXAROPENA

NIRETZAT GARRANTZITSUENA

HORREN ESKE BEHARBADA

ETORRI AHAL ZARA……….?

Bai, zure alboan daukadan

nere bihotza minduta, zurea da.

Ez, ez esan gaizki dagola

nere bizitza orain da ta……..

– emateko bakarra da,

– zoritxarrez horrela da.

_________________________________________

Noiz, helduko dan momentua

oso urrun ez dagona,

horrela da……………

Neu, buruaz beste eitea

bizitzaren amaiera,

zergatik ba……?

_________________________________________

Gaur, pentsatutako orduan

sokaz zintzilik nago ta….

· Itotzean mina daukat,

· Agurrik ez jasotzean,

· Zure aurpegia aurrean,

· Maite zaitut laztana,

· Oihuaktu didanean.

ITOTA NENGOEN JADA

Read Full Post »

Edonori gustatuko litzaioke hemen egotea edo ez egotea, pertsona hauek inguruan izatea edo ez izatea, baina, bizitzak gidatu egiten gaitu eta gure baitan usten du hartu nahi dogun norabidea eta norantza.

Beraz, esan dezaket, artikulo hau idazten nagoela ni neu nahi izan dudalako, hau da, Euskal Filologia ikastea erabaki dudanez nere eguneroko edota asteroko betebeharra da nahiz eta gustoko ez izan, hala ere, horrek ez du esan nahi gustoko ez dudanik.

Aurten urte gogorra eta aldakorra dator unibertsitatean hasi garen guztiontzako. Betiko lagunak, institutuko juergak eta ezagutzen gaituzten irakasleak bertan behera utzi ditugu gure bizitzari esperientzia berri bat gozatzeko aukera emanez, hala ere, aurreko urteetako erutina faltan botako dugula badakigu.

Amaitzeko, esan behar da, gure bizitza osoa aldaketaz josirik dagoela eta aurtengoa pauso txiki bat dela etorriko zaigunari begira, beraz, sorte on opa dizuet danoi eta aurrera beti burua tente izanez!

Read Full Post »