Feeds:
Entradas
Comentarios

Artikulu honen bidez Martin Kay eta Yorick Wills-en biografriak narratuko ditut, ikasgai ditugun gaietan pertsonai garrantzitsuak direlako:

Martin Kay ordenagailu zientzian lizentziatua, ordenagailuekin harremandutako linguistika gaien gainean Staford eta Saarland unibertsitateetan egin zituen ikerketengatik dugu ezaguna. Britania Handian jaio, hezi eta hazi zen.

1958. urtean Cambridge-ko lengoaiaren ikerketa sailean sartu eta hiru urteren buruan, M.A titulazioa Trinity Collegen (Cambridge) jaso zuen. Geroxeago, 1972.urtean, Rand Corporation-en zeukan  buruzagi lana utzi zuen eta Californiako Ordenagailu Zientzien Fakultatera lekualdatu zen, non, katedra jaso eta gaur egun ordenagailuekin loturiko linguistikaren sailean irakaslea da.

Martin, ordenagailuekin lotutako linguistika eta makinen itzulpenean aintzindari izan denez gero, linguistikan, unifikazioaren nozioa barneratu du.

Yorick Wills ikertzaile ingelesa da. Gure artean ezaguna dugu adimen artifiziala dela eta. Adimen artifizial hura makinen inteligentziari egiten die erreferentzia. Yorick, bere liburuetan, adituen ikasketa eta diseinu bezala definitzen du adimen artifiziala. Europar eta Amerikar elkarteengatik aukeratua izan da Adimen artifiziala arlorako 1970.urtean izan zuen ekarpenagatik, “Presentzia Semantikoa” izenarekin ezagutzen dena.

ITURRIAK:

Anuncios

Artikulu honetan machine translation, machine aided translation, multilingual content management eta translation technology kontzeptuen azalpenak ematen ahaleginduko naiz, izan ere, hauek guztiak itzulpengintzaren alorrarekin loturik daude.

  • Machine translation (MT) edo makina bidezko itzulpengintza: Hizkuntza batetik besterako testuen itzulpenak egiteko makinak bidezko itzulpengintzari deritzo, hau da, makinak erabiliz egindako itzulpenak egitea. Lengoaia natural batetik besterako itzulpen fase horretan software bereziak erabiltzen dira itzulpenak egiteko eta, ondoren, Christian Boitetek dioenez, gizakiek, testuak gainberatu egiten dituzte anbiguotasuna saihesteko.
  • Machine aided translation edo makinaz lagunduriko itzulpengintza: Kasu honetan, gizakiak berak egiten du itzulpen lan osoa baina, ekintza horretarako, makina du lantresna.
  • Multilingual content management edo Elenitzeko edukien kudeaketa: Informazio eta teknologien munduan murgildurik gaudenez, ezinbestekoa suertatzen da informazioa hainbat hizkuntzatan itzulita eduki eta denontzako eskuragai izatea. Horregatik, egun, webgune asko sortzen dira bertsio eleanitzetan. Ondorioz, iturri batetik informazio eskeraga atera dezakegu kudeatzaile batzuei esker.
  • Translation technology edo itzulpen teknologia: Lengoaia natural batetik besterako itzulepenak egitean datza. Gaur egungo itzulpengintzako erronkarik handiena soinu-hotsezko hizkuntza batetik besterako itzulpen simultaneoak egitea da. Lan honetarako, software oso garatuak behar dira, hots, errekonozimenduak egin eta hizkuntza ezberdinetan interpretazioak egiteko.

 

ITURRIAK:

· Itzulpengintza automatikoa. Wikipedia. Orrialdea: http://eu.wikipedia.org/wiki/Itzulpengintza_automatikoa  Kontsulta data: 2009ko maiatzaren 21ean, 14.30etan.

· Machine Translation. Wikipedia. Orrialdea: http://en.wikipedia.org/w/index.php?title=Machine_translation&oldid=203927830    kontsulta data: 2009ko maiatzaren 21ean 14:33etan.

· Machine aided translation. Wikipedia. Orrialdea: http://en.wikipedia.org/wiki/Machine_aided_translation  kontsulta data: 2009ko maiatzaren 20an 22:17etan.

· Kitsite, Multilingual Content Management (2007). Orrialdea: http://www.kitsite.com/articles/multilingual-content-management.html kontsulta data: 2009ko maiatzaren 20an 22:27etan.

· Christian Boitet, 8.4 Machine aided Human Translation. Orrialdea: http://cslu.cse.ogi.edu/HLTsurvey/ch8node6.html Kontsulta data: 2009ko maiatzaren 20an 22:40etan.

BA AL DAGO DEFINIZIO ZEHATZIK?

HLT kontzeptua ulertzeko garrantzitsua iruditzen zait atalez atal terminoak azaltzen joatea.

Interneten informazioa bilatzen jarri eta Informazioaren Gizartean hizkuntzak betetzen duen papera zein den zehazten duen Web orrialde interesgarri batekin egin dut topo:

http://liceu.uab.es/~joaquim/publicacions/Llisterri_03_Linguistica_Tecnologias_Lenguaje.pdf

Bertan azaltzen denez, lengoaia gizakiok elkarren artean banatzen dugun jakintza eta informazioa da. Gainera, ez da lengoaia bezalako sistema eraginkorragorik existitzen gure ideien ezagutzera emateko.

Gaur egun, hizkuntza esparru zabalagoetara hedatu nahi da, Informazioaren Gizartean bizi gara eta.Izan ere, gizartean, ezagutza elkarbanatzeko hedabideen areagotzea teknologiari esker eman da.

Internet sarearekiko lotura duten teknologiek elkarreragina baliabidetzen duten sistemetara hurbiltzen laguntzen digute. Lehen pentsaezina suertatuko litzateke gaur egun posiblea den ordenadore bidezko irakaskuntza, edota ordenadore bidezko erosketak, adiskideekin harremantzea, informazioa oso bizkor bilatu eta aurkitzea, etab.

Erraztasun honek errealitate birtual batera garamatza, ez baitago denbora nahiz leku mugarik. Ezaugarri honi esker, informazioen gizartearen aberastasuna ematen da, teknologien eraginkortasuna, alegia.

Hortaz, elkarreraginean, informazio trukaketa hobetzeko baliabide eta teknika bereziak erabiltzen dira, hau da, ingeneritza linguistikoa.

DFKI LT, Zer da hizkuntz teknologia?

     (Hans Uszkoreiten esanetan)

Alemaniako DFKI bilaketa zentruak, bere lanean oinarritutako definizio bat ematen du Language Technology termino hori ulerterraza izan dadin:

Haien esanetan, konputu bidezko metodoa da hizkuntzen teknologia, hots, hizkuntzaz baliatuz, ordenagailurako programak egiten dira eta, hauekin, informazio eta testuen azterketa, produkzioa eta eraldaketa ahalbidetu egiten da. Horregatik eman ohi zaio ingeneritza linguistikoaren izena.

Giza hizkuntzak eta eta ezagutza ulertu eta elkarbanatzeko software-ak sortzea litzateke finean, proiektu erraldoi hauen helburu nagusia. Hots, gizakiaren eta makinen arteko elkarreragina ahalik eta handiena izatea. Izan ere, egun, ordenagailuek ez dute gure hizkuntza ulertzen eta beste kode batzuekin funtzionatzen dute.

Ahozkotasunaren eta konputuen arteko bateratzeak ikaragarrizko eraldaketa ekar dezakeela uste dute DFKIn, lan sistema erabat aldatuko baitu. Honela, makinak ez dira aparailu soilak izango.

ITURRIAK:

Europako ikerkuntza zentru bat:

  • Language Tecnology Documentation Centre. Orrialdea:https://kitwiki.csc.fi/twiki/bin/view/FiLT/FiLTWikiEn. Finlandiako ikerkuntza zentru honek, Helsinkiko Unibertsitatean dihardu. Hauek ere konputu bidezko hizkuntzaren erabileran sinisten dute eta metodo berrien ikerkuntza bultzatzeko proiektua dute. kontsulta data: 2009ko maiatzaren 21ean, 12.06etan.

Multi agenteen unibertsoak

Multi agente sistemak hizkera ekintza erabiltzen dute, agente baten asmoa adierazteko, honek beste agente bati mezua bidaltzen dionean. Asmoa “inform”, agentea mezuan “inform content” bere oinarrizko ezagupenei gehitzen dion eskaera moduko bat da.  Hau da, mezuari oposatuz “query content”, eskakizuna bezala azal zezakena (erabilitako semantikaren arabera) elementuaren edukia ikusteko ea aurkitzen den agenteek jasotzen duten ezagupenen oinarrian.

Hitz egiteari dagokionez, gutxienez, bi motatako mezuren etiketapenak daude: KQML eta FIPA

Kudeaketan

Kudeaketan, mugapenen teoria eta hitz egitearen ekintza garatzen da mugatutako koordinaketaren produktu berrien eboluziorako.

Oharrak

1.    Hitza “gizartearen egintza” eta teoria linguistikaren batzuk Thomas Reid-en Essays on the Active Powers of the Human Mind-en agertzen dira ( 1788, VI. Kapitulua, Of the Nature of a Contract).

” Gizaki batek ikus, entzun, gogora, iritzia eman eta pentsa dezake; hark, eztabaida sor dezake eta xedeak eratu baita egin ere, beste gizaki inteligente baten laguntza barik, ekintza guzti horiek bakartiak direlako. Baina, informazio galdera egiten duenean, ekintza egiaztatzen duenean, morroiei aginte bat ematen dienean, zin egiten duenean eta kontratu bat sinatzen duenean, adimenaren ekintza sozial bakartiak dira. Ekintza hauek ezin zitezkeen gertatu beste gizaki inteligente bat erditik egongo ez balitz haien izakeran eragina izanez. Adimenan ematen diren izen zuzen gabeko ekintzei bakartiak deritzot eta besteei sozialak. Ekintza bi hauen artean ezberdintasun handia dago. Bakartietan, haien azalpena hitzen eta ikurren bidez ematen da nahigabe eta besteetan, ordea, ondo pentsatuta. Bakartiak, nahiz eta mahigabe agertu beharrezkoak dira gure artean eta osorik egon behar dute gainerako gizakiak jakin barik. Baina, eragiketa sozialetan adierazteko era ezin bestekoa da, bestela, eziznezkoa izango litzateke hauek existitzea ikur eta hitzen bidez ezagutera emanak ez baziren”.

(Reid 1969, 437-438)

 Mulliganen editatua, K. Promisings and other social acts – their constituents and structure. Mulligan-en, K., editor Speech Act and Sachverhalt: Reinach and the Foundations of Realist Phenomenology. Nijhoff, Dordrecht/Boston/Lancaster 1987.

Baita begiratu: Karl Schuhmann and Barry Smith “Elements of Speech Act Theory in the Work of Thomas Reid” in History of Philosophy Quarterly, 7 (1990), 47–66.

2.  Cf. Jarrett Brock “An Introduction to Peirce’s Theory of Speech Acts” in Transactions of the Charles S. Peirce Society, 17 (1981), 319-326.

3. Searle, John R. (1975), “A Taxonomy of Illocutionary Acts”, in: Günderson, K. (ed.), Language, Mind, and Knowledge, Minneapolis, vol. 7

4.http://ieeexplore.ieee.org/Xplore/login.jsp?url=/iel2/549/4024/00154675.pdf?isnumber=4024&prod=CNF&arnumber=154675&arSt=263&ared=264&arAuthor=Morelli%2C+R.A.%3B+Bronzino%2C+J.D.%3B+Goethe%2C+J.W.

5.   http://www.scils.rutgers.edu/~aakhus/lap/Twitchell%20et%20al%20-%20SAT%20for%20classification.pdf

 

7.  http://cat.inist.fr/?aModele=afficheN&cpsidt=16895416 http://www.ntcresearch.org/pdf-rpts/Bref0602/S01-NS09-02.pdf

     

ZER DA WEB 2.0?

Azkenaldi honetan Web 2.0-ri buruz gauza asko entzuten ari gara. Baina hitz berri honen definizio zehatz bat ematea ez da erraza. Honi buruz irakurri dudan definiziorik ulergarriena maestrosdelweb -en aurkitu dudana da eta zera dio: “estatikoak ziren aplikazioetatik, azken erabiltzaileari begira funtzionatzen duten aplikazioetara egon den tranzizioa da.”

Kevin Maneyk USA Today egunkarian hurrengo konparazioa egiten du: “Web 2.0-a Pink Floyd talderaen abestiak bezalakoa da, pertsona ezberdinentzat gauza desberdinak esaten dituelako bakoitzaren egoera pskologikoaren arabera. ” Honi buruz ingelesez informazio gehiago irakurri nahi baduzue, sartu orrialde honetan.

Berba hau, lehenengo aldiz Dale Doughertyk erabili zuen 2004-an egondako hitzaldi batean, non webaren berpizte eta garapena ziren hizpide. Hemen Webaren 5 ezaugarri nagusiak aipatu ziren:

  1. Weba plataforma gisa ikusita.
  2. Informazioa prozezadorea da.
  3. Sarearen efektuak parteartze arkitektura batek mugitzen du.
  4. Berriztapena garatzaile independienteak banatutako ezugarrietatik ezaugarrietatik sortzen da.
  5. Software adopzioren zikuloaren amaiera da.

Erreferentziak

Gizakia dagoen edozein lekutan lengoia egongo da baina lengoia guztiak ez dira idatziak egongo eta asko ez dira ez ahos transmitituak izango, baizik eta, keinu, mugimendu eta begirada bidez. Gaur egun badira hizkuntzak idazten ez direnak, hainbat kulturetan adibidez, beste metodoak/baliabideak erabiltzen dituzte ikasteko (entzutea eta entzundakoa behin eta berriz errepikatzea edota imitatzea).

Horren arabera hizkuntzak bi taldetan banatzen dizkigu Ong.ek:

  1. Konputadorta hizkuntzak: Hizkuntza hauek gramatika bat sortu ostekoak dira, hau da, lehenengo gramatika arauak ezarriko dira eta hortik aurrera erabiltzen hasiko dira hizkuntz horiek.
  2. Gizakion hizkuntzak : Hizkuntz hauek egunean erabiltzen direnak dira zeinei gramatika bat ezartzen zaien erabilpenaren arabera.

Behin sailkapena eginda huraxe da ondorioztapenak:

-Ahozko hizkuntza soilik existitzea posiblea da; baina ezinezkoa ordea, idazkera, ahozko trasmiziorik egon gabe.

Linguistika ez da orain gutxi arte ikasi, ikasteak berak idaztearekin duen loturagatik.

– Hasiera batean ikasi behar zena testua zen, diskurtsoak testuetan jartzen zirelako ikasi ahal izateko. Hauen gainean arreta gehiago jarri zenez irakurtzeko idatzi baziren ere.

Erreferentziak

WEB : hipertextu + internet

Web : Interneten emandako hipertextuengatik interkonektatuta dauden dokumentu sistema bat da.

Testua : Informazioa dimentzio bitan antolatzeko era da. Testua orrialdearen zabaleran (ezkerretik eskumara) era linealean (hitzez hitz irakurri behar da) eta hierarkizatuan agertzen da. Gainera itxi denaz hasiera eta amaiera zehatzak dauzka. Testuaren euskarri tradizionalak hurrengo bi hauek dira: – BOLUMENA : biribilduta dagoen idazkia da. – CODEXA : eskuz idatzitako liburuetan marrazkiak eta irudiak tartekatzean datza.

Hipermedioa : idatzitakoa, entzundakoa eta irudia batzen dituena da. Hau da, hipermedio : hipertestua + hotsa + irudiak + ikonoak + bideoak + pelikula.

Hipertestua : Termino honen sorrera kritikan aurkitzen dugu, Grezian, liburuei egindako kritikak hipertestuak direlako eta informatikaren aurretiko gauza delako. Thedor Nelson 1965. urtean asmaturikoa da eta idazmen eremuan tokia du. Hipertestuan zehar askatasunez mugi gaitezke autonomoa ez delako, hau da, loturak dituela eta ez-lineala bada ere, beraz, klausurak ez dauzka eta amaiera eman ahal zaio nahi denean. Ondorioz, bakuna edo konplexua izan daiteke, bakuna bada testu printzipala izango du, bestela, ez da zertan horrelakorik egon behar.

internetInternet: Komunikazio sare deszentralizatzaile bat da eta hipertestuarekin lotuta dago. Hauek protokoloen familia erabiltzen dute TCP / IP osatzen duten sare heterogeneo fisikoak sare bakar logiko baten moduan funtziona dezaketelako. 1969an sortu zen, ordenagailuen arteko lehenengo konekzioa eman zenean ARPANET izenarekin ezagutzen zena.
Arrakasta gehien izan duen zerbitzua World Wide Web (WWW) izan da. WWW, protokolo multzoa da eta honek, era erresean, hipertextuari buruzko kontsultak egin genezakeen multzo da.

Erreferentziak